JAN TOLOSALDEA

Jan Tolosaldea ekimenak bertako produktuen kontsumoan oinarritutako elikadura sistema sustatzea du helburu

Tolosaldeko udalerrietako familiak, nekazariak eta gizarte-eragileak saretuko ditu. Tolosaldeko herritarrei erronka kolektiborako proposamena egin nahi die, gertuko elikagaiak, nekazal ekoizpen baldintzak eta herritar guztien bizi-kalitatea hobetzeko.

 

Tolosaldean nekazal kultura eta langintza indartzeko eta biziberritzeko sortu da; herritarren elikadura, osasuna, tokiko ekonomia eta ingurugiroa zaintzeko. 

Zuzeneko harremanak, merkataritza justua eta lankidetza bultzatzeko sarea osatu du Jan Tolosaldeak, Tolomendi landa garapen elkartea, udalak, ekoizleak, ostalaritza, komertzioa, ikastetxeak eta bestelako eragileak bilduz.

Atxikitu
Jan Tolosaldeari

Eskualdeko
Ekoizleak

JAN TOLOSALDEA berriak