Bittor Oroz eta Irma Basterraren bisita eskualdean

Bittor Oroz eta Irma Basterraren bisita eskualdean

2019-02-13

Joan den otsailaren 13an, Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordearen eta Irma Basterra, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren bisita jaso genuen eskualdean.

2018an, Eusko Jaurlaritzak 2,2 milioi euro inguru bideratu ditu landa garapeneko 33 proiektutara Tolosaldean, inbertsioak 6 milioi eurokoak izan direlarik. Lagundutako proiektuetatik 3 ezagutzeko aukera izan genuen hainbat alkate eta udal ordezkariekin batera.

Bisita Amezketan hasi genuen, erabilera anitzeko udal zentroa eta haurtzaindegiaren instalazioak ikusiz.

 

 

Ondoren, Asteasuko piezen mekanizaziorako eta muntaketarako “RN Mekanizatuak” tailerrera egin genuen bisita. Tolosaldean jaio eta Asteasun bizi den Oier Rotetak sustatutako proiektua da, eta, beraz, ekimen endogenoa eta udalerrian eta eskualdean jarduera ekonomikoa eta lanpostuak sortuko dituena.

 

   

 

Amaitzeko, Orexako ostatua, aldi berean bertako produktuen salmenta tokia eta turismo bulegoa dena,bisitatu genuen.

 

      

 

INFO +

ARGAZKIAK

 

BISITA KOMUNIKABIDEETAN

Tolosaldeko Ataria (2018-02-15): “Landa Garapen proiektuak ezagutzera”

DV (2018-02-14): “Tolosaldeko landa eremua biziaraziz”