Tolomendi

TOLOMENDI, Tolosaldeko Landa Garapenerako Elkartea da. Tolosaldea Gipuzkoako barnekaldeko eskualdeetako bat da, 28 herriz osatua, hauetatik gehienak herri txiki eta landa herriak direlarik, Tolosa izanik eskualde-buru. Oria ibaiak bitan banatzen du eta Aralar, Ernio eta Leizanarek osatzen dute eskualdearen muga naturalak.

Tolosaldearen azalera gehiena Landa Eremuak osatzen du, mendi, baso eta batez ere baserri eta beraiei lotutako soro eta belardiez, eremu hauek izaera eta irudi berezia ematen diotelarik eskualdeari.

Eremu honen babesa eta garapena bultzatzea dira TOLOMENDIren zeregina. Zer da Tolomendi?   ANTOLAKETA TOLOMENDI elkarte bat da , Tolosaldea osatzen duten 28 udalerrik eta nekazaritzaren inguruko eragile desberdinak, sindikatu, kooperatiba, elkarteak... direlarik gure kideak. Irabazi asmorik gabeko elkartea izanik, kideen aportazioak dira elkartearen finantziazio iturri. Batzar Orokorra da erabaki organu nagusia eta Gobernu Batzordea, kide guztien artetik15 ordezkarik osatua, egunerokotasuneko eta zuzendaritza erabakiak hartzen dituena. JARDUERA EREMUA TOLOMENDI Elkartearen jarduera eremu fisikoa Tolosaldea eskualdera mugatzen da eta jarduera moten eremua, Elkartearen helburuek bai orokor eta bai sektorialek mugatzen dute. Burutzen ditugun jarduerak bitan banatzen ditugu: - Zuzeneko jarduerak: Elkartetik animatu, bultzatu, koordinatu eta gauzatutako ekintzak. - Zeharkako jarduerak: Kideek egiten dituzten ekintzei lotutakoak, batez ere dirulaguntzen gestioa.   BAZKIDEAK tolomendiko bazkideak 2014    

Deja un comentario