Mendiko gazta proiektua

Duela urte batzuk bere bidea egiten hasi zen proiektu honek, beste pauso pare bat eman ditu aurrera. Enirio Aralarko Mankomunitateak, Tolomendi eta Goimenek, Tolosaldeko eta Goierriko Landa Garapen elkarteok lagunduta, 2014ko udaberrian, bi artzain txabolatan osasun baldintza guztiak betetzen dituzten bi gaztandegi egokitzeko lanak egin ditu. Mendiko gazta, hain ezaugarri bereziak dituen produktu bat izanik, berau egiteko moduak gaur egungo bizi eta lan baldintzetara eta merkatuaren exijentzietara egokitzen ez bada, galtzeko arriskua du. Hori ekiditea da proiektu honen helburuetako bat, baina baita aldi berean, artzaintza aktibitatea gaurkotu eta bultzatuz, Aralar mendiak dituen balio eta baloreen kontserbazioa ere lortu nahi da, artzaintza aktibitatearen bidez, hori posible egiten baita.

Deja un comentario