Azokak

TOLOSAKO AZOKAKO DINAMIZAZIO PROIEKTUA

  Tolosako Udala eta Tolomendiren artean lan esparru komun bat dago sortuta 2012ko urtarrilaren 25an sinatutako Lankidetza-Hitzarmenarekin, Tolosako azokaren kudeaketa etengabe hobetzeko. Aipatutako Hitzarmenean oinarrituz, azokaren dinamizazioa helburu duen proiektu bat gauzatzeko asmoa azaldu da bi erakundeen aldetik. Horregatik honako helburuak ditu Tolosako Azokako dinamizazio proiektuak:
  1. Tolosako azokako baserritar-ekoizleen arteko antolaketa, elkarte bat sortzea Zerkausiko eta Berdura plazako ekoizleekin. Elkarte horren zeregina izango litzateke ekoizleen eta Udalaren arteko bitartekari izatea.
  2. Baserritar eta ekoizleentzat formakuntza antolatzea
  3. Kale Salmentako ordenantzan ezarritako aldaketak gauzatzea.
  4. Azokako produktuen sustatzea; herriko eragile desberdinekin elkarlanean eta promoziorako materiala sortzea.
  5. Azokaren ezagutza bultzatzea gizartean:
  • Umeentzako esperimentazio tailerrak
  • Gazteei zuzendutako ikastaroa
  • Sare sozialen bitartez azoka promozionatzea
 
  TOLOSA ETA ORDIZIAKO BASERRITAR AZOKEN LANKIDETZA PROIEKTUA

Ordiziako zein Tolosako azoken ezaugarri eta antzekotasunak, hauen dinamizazio

Deja un comentario